Osagaiak
Errezeta
Errezeta hau, munduko xinpleena, ez da lau lagunentzat, bakar batentzat baizik. Urdaila triste, ondoezik edo bihotzerreaz gaudenean hartuko dugu salda hau. Ajeak jota gaudenean, beraz. Ez du huts egingo.
Eltze txiki batean, ura jarriko dugu egosten, berakatz ale birekin. Irakiten utziko dugu, borbor handian, bost-zazpi minutuan. Sua itzali, gatza eman, zorrotada on bat olio isuri eta ahalik eta beroen hartuko dugu, mingaina erre gabe. Kontuz! Ogi zatiak erantsi ahal izango ditugu, zopa moduan jateko. Ez horregatik.
Gustatzen zait
Itsaso @ 2022-02-03 19:50:55