ARRAUTZA NAHASI KREMATSUAK

Osagaiak

  • Arrautzak
  • Esnegaina
  • Gurina
  • Gatza

Errezeta


Arrautza nahasi krematsuak eta mamitsuak egiteko, lerdetsu aterako ditugu beti paderatik: paderan behar baino gehiago egingo duten segundo bakoitzeko are eta gogorrago edukiko ditugu platerean, eta hauek oso melatsu behar ditugu. Presaka gabiltzanean, padera batean egiten ditugu, su ertainean eta olio pixar batez, baina maria bainua da nahaski bat egiteko modu egokiena, astiz eta gozoz bagaude. Ur beroa edukiko duen ontziaren gainean jarriko dugu arrautzak maneatuko ditugun ontzia. Biraka erabiliko ditugu arrautzak, hagaxka batzuez edo koilara batez.

Gordinik jotzerakoan, zorrotada on bat esnegain urtu erantsiko diegu, gatza eman aurretik. Nahaskiari ekingo diogu ondoren. Gurin freskoa gaineratuko diegu ongi nahasi eta gero. Zoragarri daude, era berean, barrengorri salteatu batzuekin jaten baditugu, edo tomate saltsa apur batekin, eta abarrekin.



Zer iruditu? Ondo atera zaizu?