ARRAUTZOPIL EDO OMELETA

Osagaiak

  • Koilarakada bat oliba olio
  • 8 arrautza
  • Gatza
*Lau pertsonentzat

Errezeta


Arrautzak jo. Zartagin zabal batean olioa bero-bero dagoenean, kea ateratzen hasten denean, laster isuri bertara arrautza joak. Tortilla ongi itxuratu, mamitua, sobera lehortu gabe. Lagungarri tomate entsalada jar dezakegu. Sagardotegietako tortillen tankera ematen ahal diogu, edo borobila atera, patata-tortilla balitz bezala. Goxo-goxoa gelditzen da baldin eta, tolesteko momentuan edo, borobila denean, buelta emateko momentuan, koilarakada batzuk esne likido botatzen badizkiogu gainetik oraindik mamitu gabe dagoen aldean. Puskatzean xamur eta leun egongo da.



Zer iruditu? Ondo atera zaizu?