AHATEA ERRETA

Osagaiak

  • Ahate eder bat, garbia eta erretzeko prestatua, edo 2 ertain (erretzeko arraza egokia da Barberie delakoa)
  • Baratxuri-buru bat
  • Gatza eta piperbeltza, eho berria
  • 2 baso bete ur

Errezeta


Labe-erretilu batean ipiniko ditugu baratxuri aleak, barreiatuak, lepoa eta hegal-muturrak, hegaztia garbitzerakoan bereizi ditugunak, eta ahatea, alde baten gainean. Urez garaztatuko dugu guztia. Labea 200º-ko tenperaturan jarri eta hantxe edukiko dugu erretilua 25 bat minutuan. Haien ostean, labeko atea ireki, bere zukuaz garaztatu eta erretako aldearen gainean jarriko dugu ahatea, horrela beste 25 bat minutu egin ditzan. Ondoren, labea ireki eta bere paparraren gainean jarriko dugu ahatea, mokoz behera, eta beste 25 bat minutuan edukiko dugu jarrera horretan. Bere zukuan bustiko dugu berriro hegaztia. Azkenik, epe horren ondoren, mokoz gora jarriko dugu hegaztia, paparra gora beraz, eta erretzen utziko dugu, ongi gorritu arte. Beharko balitz, ur pixka bat erantsiko genuke hegaztia erre bitartean, lehor ez dadin. Heze egon behar du beti erretiluak.

Ahatea plater batean ipini eta aluminio-paperaz bilduko dugu ondoren. 10 minutuan edukiko dugu horrela, pausatzen. Hegaztia puskatzerakoan, 2 hankak eta bi paparrak bereiziko ditugu lehenik, eta bitan egingo dugu ondoren puska horietako bakoitza, duten tamainagatik. Beraz, 8 puska bereiziko ditugu guztira. Erretilu bero batean banatuko ditugu, ogi txigorren ondoan. Baratxuri erreen mamian busti ahal izango ditugu ogi txigor horiek.



Zer iruditu? Ondo atera zaizu?