BAINILA NOLA ERABILI

Beharrezkoak

  • Labana

Errezeta


Bainila ongailu berezia da, kartsua. Hoberenak lodi eta luzeak dira, hogei bat zentimetrokoak. Zaila da supermerkatu handietan aurkitzea, garesti samarrak baitira. Eskuaz hartzean lehor edo hautsiak baldin badaude, seinale txarra. Herri tropikaletatik etortzen da: Hawaii, Madagaskar, Mexiko, etab.

Behatzen artean hartzean heze eta bigun egon behar du bainilak, eta horrek esan nahi du adaxka barrenean ehunka bihi beltz izango dituela, bainilaren egiazko muina. Bihi horiek erabiltzeko, luzetara ireki bainila leka eta labana baten muturrarekin atera aleak, askatzeko eta gero adaxkarekin batera nahi dugun horretara botatzeko dela esnea edo esnegaina, dela olioa, pasta edo krema.

Ez dezala jasan irakite luzetik. Infusio moduan utzi, eta ahalik luzeen pausatu dadila. Bainila leka gorde, behin garbitu eta lehortutakoan, azukre ontziei edo beste zerbaiti lurrin goxoa emateko balioko baitigu.



Zer iruditu? Ondo atera zaizu?