Beharrezkoak
Errezeta
Batzuetan ez da modurik izaten baratxuri ale bat edo hornigai gisako tipula txiki bat behar den bezala zuritzeko. Ongi zuritzeko modu bat hauxe dugu: ura irakiten jarri, sutatik kendu ura, bertan baratxuriak edo tipulak sartu, 10 segundoz utzi eta berehala atera eta xukatu. Horrela eginez gero, erraz-erraz zurituko dituzu.
Baina horretarako eltze bat zikindu eta gero garbitu beharra dago. Horregatik gauza bera lortuko dugu mikrouhinen labearekin. Baratxuri aleak, suelto, eta tipulinak plater batean jarri, ongi zabaldurik, eta segundo batzuetan berotu, ez indar betean, pixka bat berotu daitezen. Ikusiko duzu zer ongi zuritzen diren.
Jakina, hori baratxuri asko zuritu behar ditugunerako da. Bat bakarra baldin bada, ba, zer nahi duzu esatea? Azkazalak erabili eta kitto. Ez da hainbeste.