BARAZKIAK NOLA EGOSI

Osagaiak

  • Ura
  • Gatza

Errezeta


Barazkiena baino 5 aldiz handiagoa izango da egosteko erabiliko dugun uraren bolumena. Eltzean egosiko ditugu barazkiak, baina ez aluminiozkoan, ilundu egiten baititu gai horrek barazkiak.

Barazki berdeen kolore erakargarriari eta itxura freskoari eusteko, honako proportzio honetan bideratuko ditugu ura eta gatza: 100 bat gramo barazkiko, litro erdia ur, hasieran, eta 5 g gatz.

Urari ez zaio sekula irakin aurretik gatza eman behar. Gatza irakin aurretik emanez gero, askoz denbora gehiago beharko du borborka hasteko. Lehen irakinaldian erantsiko dugu gatza eta irauliko ditugu barazkiak. Egoste-epea ez da erlojuaren kontua, baizik eta barazkien egoerarena. Sutatik atera eta dastatu egin ditugu, egina dagoen edo ez jakiteko.

Egosi bezain laster zerbitzatu ahal izango ditugu barazkiak, gurin pixar batez, oliba olio gordinez edo baratxuri-olioaz, edo freskatzen jarriko ditugu gopor edo ontzi handi batean, ur oso hotzarekin (izotza erantsiko diogu), eta gatza azaletik emanda, ongi kontserbatu eta koloreari euts diezaion. Egoki kontserbatuko dira orduan barazkiak hozkailuan, beren ezaugarri guztiekin, mikrouhinetan berriro berotu aurretik, edota berriro maneatuko ditugu, ur izoztuan, gatz pixka batez, murgildurik eduki eta gero.

Ez dira barazkiak iturriko uretatik pasa behar: ezaugarriak galtzen dituzte. Bestalde, inoiz ez ditugu barazkiak kazola tapatuta egosiko, kardua edo borraja bezalako barazki zaintsuak izan ezik.



Zer iruditu? Ondo atera zaizu?