Osagaiak
Errezeta
Kaxa edo paketetik atera eta barrengorrien prezioan harri kopuru ikusgarri bat saldu digutela frogatuko dugu. Oin lurtsua moztuko diegu ondoren barrengorriei, lurrez, hondarrez eta harri xeheez josia egoten baita. Banan-banan ipiniko ditugu barrengorriak xukatzeko ontzian, sekula ez ditugu beratzen utziko, eta iturriko ur hotzaren azpitik pasatuko ditugu, hatzez marruskatuz, gainerako zikinkeria kentzeko. Banan-banan, guztiak garbitu arte. Inoiz ez ditugu beratzen jarriko, belakiak bezala hanpatu eta zuku ugari isurtzen dutelako sutan maneatzerakoan.
Errezetaren arabera bideratuko ditugu ondoren, txapelak eta oinak bereiziz edo beren horretan utziz, pikatuz, salteatuz edota, xerra mehetan moztu eta gero, gordinik, entsalada bateko hostoen artean.