BELAR USAINTSUAK NOLA IHARTZEN UTZI

Osagaiak

  • Izozkailuko poltsak

Errezeta


Mendian barrena ibili eta gero, itxura bitxiko makilaz eta harriz gainera, edo lore-ontzia apainduko digun liliren batez gainera, noiz ez gara belar usaintsuren batzuekin itzuli etxera? Hor ditugu erromeroa, ezkaia, erramua edo ereinotza, azitraia, izpilikua, berbena-belarra eta beste asko.

Gaiak izozkailuan sartzeko erabiltzen ditugunen antzeko poltsa gardenetan banatuko ditugu orduan belarrak. Ongi itxi eta sukaldeko bazter batean edo leku ilun lehor batean eskegiko ditugu, zurtoinetatik loturik edo, hobekiago, hostoak bereizirik. Aste batzuetan edukiko ditugu gisa horretan, infusio bat egiteko, erreki baten gainean hedatzeko edo krema bat maneatzeko erabiliko ditugun arte. Hermetikoki itxirik ihartzen baditugu, belar usaintsuek ez dute lurrina galduko eta ez dira hautsez beteko.



Zer iruditu? Ondo atera zaizu?