ENPANADATXOAK KOIPETSUAK IZAN EZ DAITEZEN

Osagaiak

  • Arrautza gorringo bat

Errezeta


Enpanadatxoak behar bezain zaporetsuak baina askoz arinagoak izan daitezen, frijitu gabe, labe-erretilu batean jarriko ditugu zatar edo aluminio-paperaren gainean, eta arrautzaren gorringo batez margotuko ditugu ondoren. Aurrez 200º-tan beroturiko labe batean edukiko ditugu, ongi txigortu eta kurruskari gelditu arte. Epeltzen utzi eta gero, erretilu batean jarri eta jan egingo ditugu ondoren.



Zer iruditu? Ondo atera zaizu?