Osagaiak
Errezeta
Osagai guztiak, olioa eta ozpina izan ezik, irabiagailuaren ontzian sartu eta indar betean irabiatu minutu batzuez. Osagaiek hotz-hotzak egon behar zuten hozkailuan. Irabiatu eta gero, oliba olioa, ozpina eta gatz pixar bat bota ontzi berera. Ikusiz gero gazpatxoa sobera lodia gelditzen ari dela, izotz puska batzuk edo ur izoztua gehitu mehatzeko. Iragazkitik pasarazi eta hotz-hotza edango dugu. Osagaiei ozpin-pepino batzuk gehituz gero, dozena erdi bat, emaitza sekulakoa da. Egizue proba.