Koipe oparoa da gurina, baina kontu handiak behar ditu. Lehenik, argi eta garbi jakin bedi gurina ez dela betiko, hau da, une batera ezkero mindu egiten da, hozkailuan luzaroan edukitzen badugu, mindu eta hondatu egingo zaigu. Egun, bilgo ezin hobeetan aurki dezakegu merkatuan, argitasun, hezetasun eta usainen ekinetatik babestua. Gainera, hozkailugileek oso erraz jartzen digute guztia, eta kutxatila bereziak lantzen dituzte, tapa eta guzti, gurina hotzean egoki egon dadin. Eta horregatik ere, hondatzen bazaigu gurina, bada… garbi dago, arduragabe batzuk gara.
Errezeta
Badakigu, beraz. Gurinak ere bere iraungitze data du, ongi tapaturik egon behar du, usain arraroetatik urrun (denak harrapatzen ditu, utziz gero), ongi itxirik eta… hitz batean: esne-mamitan.