HEGAZTIAK NOLA GARBITU

Osagaiak

  • Sugarra

Errezeta


Gogotik, arreta handiz, lumatu hegaztia, baina kasu, azala urratu gabe betiere. Sugarra hurbildu hegaztira gero, gelditu diren luma eta ilupak erretzeko. Labana batez luma-orratzak kenduko ditugu ondoren. Lepoa burutik zentimetro batera moztu, gero moztu hegalen muturrak eta ipurdia, baita zangoak ere.

Labana baten muturrarekin lepoaren beheko aldea ebaki, lepoak bularrarekin bat egiten duen tokiraino, tiraka larrutuz, hegaztia mahaiaren kontra jartzen dugun bitartean paparren aldetik. Orduan lepo larrutua moztu eta gorde egingo dugu hegal-muturrekin batean, salda egiteko esate baterako. Hurrena, paparrak eta lepo-azala barrenetik inguratzen dituen ehun gomatsua bereizi. Gero erraiak atera baina hegaztiaren haragia ez urratzeko eginahalak eginez, eta errota (hera), bihotza eta gibela gordeko ditugu, beste zerbaitetarako erabili nahi badugu ere.

Hegaztia lotuko dugu. Ongi lotuak eta babestuak utzi behar dira paparrak beheraka buelta emandako lepo-azalarekin.

Eta gero hegaztia prestatu, aukeratu dugun errezetan esaten zaigun moduan.



Zer iruditu? Ondo atera zaizu?