FOIE-GRAS SALTEATUA AZENARIO, EZTI ETA KANELAREKIN

Osagaiak

  • 6 azenario handi, zurituak eta arraspatuak
  • Oliba olioa
  • Mutur bat gurin
  • Laranja azal puska bat, birrindua
  • Zimiko bat kanela, ehoa
  • Koilarakada bat ezti
  • 8 xerra lodi foie-gras edo gibel fresko, 100 bat g bakoitzak
  • Gatza eta piperbeltza, eho berria

Errezeta


Olio pixar bat, gurina eta azenarioak jarriko ditugu kazola batean. Su eztian maneatuko ditugu tipula lehenik, kazola estalita, arian-arian xamur geldi daitezen. 25 bat minutuan edukiko ditugu horrela, eta ura erantsiko dugu aldian behin. Sua bizitu egingo dugu gero; tapa eraiki eta laranja, eztia eta kanela gaineratuko ditugu. Hondoan pilatuko zen zukua guztia lurrinaraziko dute arian-arian azenarioek. Karamelatzen utzi eta geroko gordeko dugu guztia. Lantxurda itxura hartu behar dute gaiek eta, jakia gozoago gustatuz gero, kanabera-azukre pittin bat eta tanta batzuk ozpin gaineratu ahal izango dizkiegu.

Gatza eta piperbeltza eman ondoan, padera bero batean ipiniko ditugu lau zati foie-gras, su bizian. Alde guztietatik gorritu direnean, biraka erabili eta eztitu egingo dugu sua. Padera alde batetik goratu eta bere koipean bustiko dugu gibela. Bizpahiru minutu emango ditugu honetan. Paderatik atera eta paper xurgagarrian ipiniko ditugu gibel puskak. Beste hainbeste egingo dugu gainerako lauekin. Azenario gozatuaren gainean zerbitzatuko dugu horrela maneaturiko gibela.



Zer iruditu? Ondo atera zaizu?