Osagaiak
Errezeta
Azala kenduko diogu gaztari. Zati txikitan puskatu eta irabiagailu handi baten ontzian xehatuko dugu, kolpe batean edo hainbat alditan, bizkor joz, ore trinko horixka bat lortu arte. Ore moldagarria da hau, zatitu eta berregin dezakegu, ogi txigortuen gainean ipini edo latorrizko tartaletetan antolatu, eta labean gainerre, azala gorritu eta mamia xamur, jariotsu eta bero geldi dadin. Oso gustagarria da, oso.