PERREXIL-OLIOA NOLA PRESTATU

Osagaiak

  • 5 baratxuri ale, gordin eta zurituta
  • Eskutada bat perrexil-hosto
  • 1/4 litro oliba olio
  • Gatz zimiko bat

Errezeta


Osagai guztiak irabiagailuaren ontzian sartu eta indar handienaz jo dezala, osagai guztiek bat egin dezaten, ore bakarrean. Olioa botila itxi batean gorde eta harekin edozein entsalada maneatzeko modua izango dugu, ozpin tanta batzuk edo limoi ur pixka bat erantsiz.



Zer iruditu? Ondo atera zaizu?