POMELADA

Osagaiak

  • 6 pomeloren zukua
  • Azukrea, norberaren gogara
  • Ur hotza
  • Izotza

Errezeta


Pitxer edo txarro handi batean, hainbat koilarakada azukrerekin nahasiko dugu pomelo zukua. Bizkor nahasiko dugu dena, azukrea ongi disolbatzeko. Izotz koskor eder batzuk erantsiko ditugu ondoren, eta ur hotzez beteko dugu ertzeraino txarroa edo pitxerra. Ongi nahasiko dugu ondoren guztia. Dastatu eta azukre gehiago behar badu, erants dezagun azukrea, edaria goxo-goxo utzi arte.

Uraren ordez gaseosa hotza ere erabil dezakegu. Oso edari freskoa da, baina erne ibili beharra dago erantsiko zaion azukrearekin, gaseosak badu-eta azukrea.
Edari hau askotan egiten badugu, eta hozkailuan edukitzen badugu, gas desatseginak urrundu eta dirua aurreztu ahal izango dugu, horixe baino ez baitute egiten gure txikiek askarirako hartu ohi dituzten edari komertzialek: gasa ekarri eta dirua ostu. Hau da edari freskagarri natural hoberena. Eta merkea, gainera.



Zer iruditu? Ondo atera zaizu?