POMELO AZAL KONFITATUA NOLA EGIN

Osagaiak

  • 8 pomelo edo arabi sagar
  • Litro bat almibar (ikus errezeta)

Errezeta


Pomeloak garbituko ditugu lehenik. Fruituaren mutur batetik beste muturrera zerrenda zabalak eginik zurituko ditugu pomeloak, zuri-xuri utzi arte (limonada egiteko, adibidez, erabiliko ditugu fruituak eta haien zukua). Labana batez, azalaren bestaldeko geruza zuri mikatza kenduko dugu, hori utzirik alde bietatik azala. Zerrenda mehetan moztuko ditugu ondoren azalak.

Kazola batean ipiniko ditugu pomelo zerrenda guztiak. Ur hotzez estali eta su eztian jarriko dugu kazola, irakin hasi arte. Une horretan xukatuko ditugu azalak, iragazki batera aterata. Freskatu eta berriro ipiniko ditugu kazolan. Urez estali eta su eztian edukiko ditugu berriro, irakin arte. Beste behin egingo dugu gauza bera.

Laugarren aldian, almibarrez estaliko ditugu azalak, eta su ezti-eztian utziko ditugu egosten, 60 bat minutuan. Almibar horretan berean utziko ditugu hozten, eta hozkailuan gordeko ditugu ondoren, ongi tapatuta.

Azal konfitatuak erabiliko ditugu pastelak egiteko, mazedonia batean zabaltzeko, izozki kopak itxuratzeko, eta abarretarako.



Zer iruditu? Ondo atera zaizu?