SAKARINA ETA BESTE GOZAGARRI BATZUK NOLA ERABILI

Osagaiak

  • Sakarina
  • Aspartanoa

Errezeta


Kanabera-azukrerik onartzen ez duten dietetan sakarina erabili behar badugu zerbait eztitzeko, hoberena zuzenean gehitzea da, sakarina hautsa izan edo likidoa izan. Jakin beharra dugu sakarinak gozatzeko ahalmena galtzen duela irakiteko tenperaturan, eta beraz maiz ez duela balio sukaldeko lanean. Horrelakoetan, gozatzeko ahalmen bertsua duten beste substantzia batzuk erabili beharko dira, aspartanoa esaterako, edozein dendatan saltzen dena merkataritzako izen askorekin. Baina jogurt bat edo mamia egindakoan gozatu beharrik ez izateko, trikimailu ederra dugu esnea sakarina hautsez edo sakarina likidoz eztitzea esnea jogurt-egitekoan sartu aurretik jogurt naturalarekin batera, jogurtaren kasuan, edo ardi-esne epelari nahastea gatzagi tantekin batera ontzietan sartu aitzin. Orduan aurrez gozatutako esnekiak jango ditugu. Berdin egin dezakegu, azukrearen ordez aspartanoa erabiliz errezetan esaten zaigun kantitate berarekin, egosi beharra duen beste edozein postre egiterakoan, arrozesnea edo arrautzesnea egiterakoan adibidez.



Zer iruditu? Ondo atera zaizu?