ZORROKO PATATA PUREA NOLA KONPONDU

Osagaiak

  • Zorroko patata purea
  • Esnea
  • Esnegaina
  • Gatza
  • Piperbeltza

Errezeta


Zorroko patata-pure bat konpontzeko, ez egin kasurik sekula paketean fabrikatzaileak dioenari, behin ere ez. Esaten duten ur kopuruaren ordez, esnea edo esnegain likidoa jarri, erdi eta erdi adibidez. Esnea-edo irakiten hasten denean, gutxika-gutxika patata-hautsak gehitu, eragiteari utzi gabe, pure krematsu eta lodi samarra lortzen dugun arte. Orduan gurin dado hotzak erantsi, nahi adina, eta lehenago bezala, nahasi eta nahasi, pureak erabat hartzen dituen arte. Pure kilo bakoitzeko 350 gurin fresko sar dezakegu, lasai ederrean. Beharrezkoa bada, gazitu eta hoztu baino lehen zerbitzatu. Piperbeltz eho berria ere gehi genezake, zimiko bat.



Zer iruditu? Ondo atera zaizu?