OILAGORRA GARBITZEKO ERA

Osagaiak

  • Sugarra
  • Gatza
  • Piperbeltza

Errezeta


Egoera onean dauden aleak hartuko ditugu, ez daitezela kolpaturik edo hautsirik egon, mardulak izan daitezela, pisu ederrekoak. Zenbat eta osoago eta mardulago egon, orduan eta bikainagoak egongo dira maneatu ondoren.

Kontu handiz lumatuko ditugu, bururaino. Hegal-muturrak errespetatu behar zaizkio, eta lumatik tira egitean kontuz egingo dugu lan, azala urratu gabe, lumaren norabidean eta leun. Burutik, komenigarria da kaskoa estaltzen duen azala eta begiak kentzea, labana batez. Hegal-muturrak eta apoak kenduko dizkiogu ondoren, junturatik hasita. Garrean erreko dugu azaletik, arin-arin, ilupa eta luma-hondarrak kentzearren. Ez ditzagun erre, ordea, tarte batean eutsiko diogu hegaztiari eta garra arina izango da. Hariz lotuko dugu ondoren estu-estu, eta maneatzerakoan ez da haren barrutik tanta bat ere isuriko. Saltsan gozatu edo erre ondoren erabiliko ditugu haren erraiak, ongi xehatuak, saltsa loditzeko edo foie-grasarekin nahasi eta ogi txigortua ongi hornitzeko, errerik jan behar badugu.

Gatza eta piperbeltza eman eta Jaungoikoarekin berarekin hasiko gara berriketan, sukaldean maneatu bitartean.



Zer iruditu? Ondo atera zaizu?