OILASKO GIBELEN PATEA

Osagaiak

  • 24 oilasko gibel
  • 2 tipulin, pikatuak
  • Baratxuri ale bat, pikatua
  • 2 arrautza
  • Oliba olio pixar bat
  • Brandy xorta bat
  • 200 g patata pure
  • Gatza eta piperbeltza

Errezeta


Oliotan frijitzen ipiniko ditugu tipulinak eta baratxuria, eta gatz pixar bat emango diegu ondoren. 15 bat minutu igaro ostean erantsiko ditugu oilasko gibelak. Kanpoaldean izan ditzaketen hondar berdexka guztiak kenduko dizkiegu gibelei aldez aurretik. Guztia 5 bat minutuan salteatu, gatza eman eta erantsiko diogu brandya.

Paderatik atera eta irabiagailu baten ontzian isuriko dugu nahastura, gainerako osagaiak erantsi, eta indar betean irabiatuko ditugu, ore bat lortu arte. Gatza eta piperbeltza emango diogu ondoren. Plum-cake motako molde bat urin eta irinez igurtzi eta hartan isuriko dugu orea, aluminio-paperez ondo estali, eta labean erreko dugu 200º-ko tenperaturan, 40 bat minutuan.

Hoztu eta pausatzen utziko dugu orea 2 orduz gutxienez. Haren ostean, ogi txigortuan igurtzia jango dugu patea.



Zer iruditu? Ondo atera zaizu?