Osagaiak
Errezeta
Gatza oparo eman eta ontzi batean jarriko ditugu oilasko hegalak. Limoi zukua, soja saltsa, eztia, perrexil xehatua eta baratxuri ale zanpatuak erantsiko dizkiegu ondoren. Ordu pare batean utziko ditugu hozkailuan pausatzen.
Haren ostean, xukatu eta irinetan pasako ditugu oilasko zatiak, eta soberako irina kenduko diegu ondoren. Padera bat su gainean jarri, oliba olioa oparo isuri, eta baratxuri-aleak erantsiko ditugu, azal eta guzti. Astiro berotzen utziko dugu olioa, baratxuriaren usaina har dezan. Su ertainean 5 minutu eduki ondoren, sua bizitu eta berotzen utziko dugu olioa. Erretzen hasi badira atera egingo ditugu baratxuriak, zapore txarra emango baitiote bestela olioari. Ongi txigortu arte frijituko ditugu oilasko hegalak, eta paper xurgatzailean xukatuko ditugu ondoren.
Entsalada edo patatekin aterako ditugu mahaira. Allioli saltsan bustiak ere oso ondo geratzen dira.