OILASKO PAPAR IRIN-ARRAUTZEZTATUAK PIPERREKIN

Osagaiak

  • 8 oilasko papar xerra
  • Esne pixar bat
  • Perrexil xehatua
  • 4 baratxuri ale, zanpatuak
  • Oliba olioa
  • Irina eta arrautza joa
  • Gatza
  • Gernikako piperrak, frijituak
*Lau pertsonentzat

Errezeta


Gatza eman eta erretilu baten ipiniko ditugu paparrak, esne, perrexil xehatu eta zanpatutako baratxuri aleez estaliak. Gutxienez ordubetez edukiko ditugu ontzen. Haren ostean, xerrak xukatu eta atera egingo ditugu baratxuriak. Katuari edo txakurrari eman diezaiokegu esnea.

Padera batean sutan jarriko ditugu baratxuri aleak eta behatz bat olio, paparrak frijitzeko. Su eztian berotzen utziko dugu olioa, baratxuri zaporea har dezan, eta pixkana-pixkana bizitu egingo dugu sua oso bero egon arte. Atera egingo ditugu baratxuriak eta olio horretan frijituko ditugu aurrez irin eta arrautzatan pasa ditugun paparrak, ongi txigor gera daitezen arte. Ondoren xukatu egingo ditugu paparrak.

Gernikako piper berde ugarirekin aterako ditugu mahaira. Piper txikiaren garaia ez bada, piper berde zerrenda zabal eta luzeak jarriko ditugu, oso olio berotan frijituak.

Paparrak arrautzatan busti baino lehen baratxuri xehatu pixka bat eta perrexil xehatu ugari eransten badizkiogu arrautzari, are zapore gozoagoa izango dute paparrek frijitu ondoren.



Zer iruditu? Ondo atera zaizu?