OILASKO ZOPA

Osagaiak

  • Oilasko bat, puska txikietan zatitua, barruki eta guzti, horiek ere pikatuak
  • Tipulin bat
  • Azenario bat
  • 2 porru
  • Xorta bat ardo zuri
  • 4 koilarakada tomate saltsa
  • 4 baratxuri ale
  • Oliba olioa
  • Eskukada bat fideo
  • Gatza

Errezeta


Oliba olioa eltze handi batean isuri eta sutan ipiniko dugu. Oilasko puskak barruki eta guzti erantsiko ditugu ondoren, eta buelta batzuk emango dizkiegu berotan. Gatz pixka bat eman eta erantsiko ditugu barazkiak osorik, ardoa, tomate saltsa eta baratxuri aleak. Horren ostean, ur ugariz estali, berriro ere gatz pixka bat eman eta su eztian irakiten utziko dugu guztia, 50 bat minutu, haragia hezurretatik bereizten dela ikusi arte.

Eskukada fideoa erantsiko dugu eltzea sutatik atera baino 10 minutu lehenago, eta bero-bero zerbitzatuko dugu zopa. Iragazi eta salda hutsean irakin ditzakegu halaber fideoak, eta haragi puskak eta barazkiak bereiz atera. Nork bere gustuaren arabera betiere.



Zer iruditu? Ondo atera zaizu?