OILASKOA TOMATE ETA PIPERREKIN

Osagaiak

  • 1,5 kg oilasko, erdi tamainako puskatan zatitua
  • Baso handi bat ardo zuri
  • 4 pipermorro berde edo gorri, zerrenda zabaletan zatituak
  • 4 tipula, zerrendetan zatituak
  • 4 baratxuri ale, pikatuak
  • Porru bat, pikatua
  • Litro erdia tomate saltsa
  • Oliba olioa
  • Gatza
*Lau pertsonentzat

Errezeta


Oliba olio pittin bat kazola zabal batean isuri eta su bizian jarriko dugu berotzen. Gatza eman eta hainbat txandatan frijituko dugu oilaskoa, 10 bat minutuan, kanpotik gorri gera dadin baina erre gabe. Platera batera aterako dugu haragia ondoren.

Kazola berean erantsiko ditugu, hondoan koipe gehiegi bildu bada pixar bat kendu ondoren, tipulak, piperrak, baratxuriak eta porrua. Sua eztitu eta ontzen utziko dugu guztia, 25 bat minutuan. Horren ostean, berriro ere oilasko zatiak sartu, eta erantsi egingo dugu ardo zuria. Egosten utziko dugu hainbat minutuan eta isuri egingo dugu tomate saltsa, poliki-poliki berriro irakiten has dadin arte. Estali egingo dugu ondoren kazola. Su eztian irakiten utziko dugu guztia 20 bat minutuan, salda loditu eta oilaskoa xamur gera dadin. Azkenean, gatza aski duen egiaztatu eta utzi egingo dugu pausatzen, berriro ere berotu eta zerbitzatzeko. Era honetako jakiak jan aurretik pausatzen uztea hobe izaten da betiere.



Zer iruditu? Ondo atera zaizu?