OLAGARROA A MAROLA ERAN

Osagaiak

  • 1,5 kg-ko olagarro bat, egosia
  • 2 koilarakada piperrauts gozo
  • Koilaratxokada bat piperrauts min
  • Gatz larria
  • Oliba olio birjina estra
  • Kg erdia patata ertain, zuritu gabe
  • Ura

Errezeta


Olagarroa egoste-saldatik atera eta zabal-zabal utziko dugu epeltzen, garroak zuzen-zuzen gera dakizkion. Ez dugu ura botako. Gatza oparo badu, irakiten hastean kazolaratuko ditugu patatak, 10-15 minutuan egos daitezen. Epeltzen utzi eta uretatik aterako ditugu ondoren. Xerratan moztuko ditugu ondoren, cm beteko lodieran, eta erretilu batean zabaldu.

Labana batez edo guraize batzuez olagarro puskak egin eta pataten gainean ipiniko ditugu olagarro puskak. Galiziako formalismoen eta tradizio zaharraren arabera, garroen mutur finenak eta burua ez dira maneatu behar, bota baizik. Guk, ordea, ez dugu deus botatzen, eta jan egingo ditugu arras gustagarriak direlako, inortxok ere eskuak burura eraman gabe, edo geroko gordeko ditugu, enpanada edo enpanadillen betegarria egiteko.

Gatz larria emango diogu oparo olagarroari eta neurrian hautseztatuko dugu piperrautsa jakiaren gainean. Hobe dugu olagarroa epel jaten badugu.



Zer iruditu? Ondo atera zaizu?