ATUN ETA PIPER ERRE OGITARTEKOA

Osagaiak

  • Opil bat, bitan irekia
  • Lata txiki bat hegaluze oliotan, ongi xukatua eta zatitan bereizia
  • Piper gorriak edo berdeak, erreak, zurituak, zerrendatan moztuak eta oliotan, baratxuri ale gordin batekin, edukiak

Errezeta


Oliba olio birjina garaztatuko dugu bitan irekitako opilean, ongi busti dadin. Hegaluzea zabalduko dugu gainetik, eta piper errearen zerrenden txanda izango da hurren. Gatz pixka bat emango diegu, opila itxi aurretik. Ezertan hasi aurretik, opila labean goritzen badugu, kraskatsu gera dakigun, ezin hobea izango da emaitza.



Zer iruditu? Ondo atera zaizu?