Osagaiak
Errezeta
Jakiak itsasten ez diren padera batean oliba olioa isuri eta su ezti-eztian gozatuko ditugu baratxuri xerrak, pixkana-pixkana gorri daitezen, olioak baratxuriaren kutsua har dezan eta baratxuria erre gabe txigor dadin. Une horretan aterako ditugu oliotatik baratxuri xerrak, opil erdi batean zabaltzeko. Sua bizitu eta kea dariola hastean frijituko dugu xerra, gatzik gabe. Buelta eta buelta erabiliko dugu, kanpoaldea txigortu eta barrualdea mamitsu gera dadin. Baratxuriak jaso dituen opil erdian ipiniko dugu ondoren. Beste opil erdia mamia barrura duela estutuko dugu paderaren kontra, han gelditutako olioa eta zukuak har ditzan. Mamitsuagoa izango da horrela ogitartekoa. Xerrari gatz pixka bat eman eta paderan koipeztatu dugun opil erdiarekin batuko dugu ondoren ogitartekoa. Estutu eta barrura!