Osagaiak
Errezeta
Oliba beltzen orea prestatuko dugu lehenik. Irabiagailu ontzidun txiki batean edo baratxuri edo perrexil xehagailu elektriko batean sarraraziko ditugu olibak, hezurrik gabe. Indar betean eragin eta hari mehean erantsiko dugu arian-arian oliba olioa, ore krematsu eta aldi berean trinko bat lortu arte. Erne beraz, olio kopuruarekin. Ore honetaz igurtziko ditugu opil erdiak. Gainetik zabalduko ditugu sardinatxoak, xukatu eta gero, eta piper erreen zerrendak. Gatza eman eta batu egingo dugu ogitartekoa.
Oliba beltzen orea maneatzerakoan, tanta batzuk limoi zuku eta baratxuri gordin apur bat erantsi ahal izango dugu. Gehiago egin behar badugu, ogitarteko asko egiteko edo, hozkailuan eduki ahal izango dugu orea, ongi itxitako pote batean. Ogitartekoa prestatzerakoan erabiliko dugu. "Tapenade" deitzen diote saltsa honi Proventzan.