ORBURUAK BEREN HORRETAN

Osagaiak

  • 32 orburu
  • Xorta bat oliba olio
  • Gatza
  • Ura
*Lau pertsonentzat

Errezeta


Kanpoko hostoak kendu eta bi hatzeko tartea kenduko diegu ia-ia orburuen muturrei. Kontuz zurituko dugu oinaldea, ahalik eta mami gehienari eutsirik. Beste hainbeste egingo dugu zurtoinarekin, zurtoin ederra utzirik. Beraz, ahalik eta mamitsuen utzi behar dugu zurituriko orburua. Garbitu ahala, bitan egin eta kazolan sartuko ditugu orburuak, olio xorta ipinia digun kazolan hain zuzen ere. Azkeneko orburua kazolaratu eta gero, gatz ximiko bat erantsi eta su eztian edukiko dugu guztia, minutu batez. Ura erantsiko dugu ondoren, ugari erantsi ere, eta 20 minutuan edukiko orburuak egosten. Eginak diren frogatzeko, labanaren muturra sartuko diegu, xamur sartzen ote den ikusteko. Egosi diren saldan utziko ditugu orburuak hozten.

Ongi xukatu eta hotz, epel nahiz bero jan ahal izango ditugu orburuak, oliba olio birjina pittin batekin edo maionesa saltsarekin maneatuak. Orburuak egosteko modua azaldu dugu. Horretatik aurrera, saltsan zerbitzatuko ditugu, edo txirlekin, eta abar.



Iruzkinak

ederto atera dira! mila esker!

jon @ 2019-01-16 21:01:40

Zer iruditu? Ondo atera zaizu?