ORBURUAK OZPIN-OLIOTAN

Osagaiak

  • 24 orburu egosi
  • 10 koilarakada oliba olio birjina estra
  • 4 koilarakada sagardo edo xerez ozpin
  • Limoi zukua, tanta batzuk
  • Baratxuri ale mutur bat, xehatua
  • Perrexila, xehatua
  • Gatza
*Lau pertsonentzat

Errezeta


Bitan edo lautan moztuko ditugu orburuak. Gopor edo katilu handi batean, ozpina, limoi zukua, baratxuria eta gatza erantsiko ditugu. Koilara batez nahasi eta oliba olioa eta perrexila gaineratuko ditugu. Ahal izanez gero, hobe dugu orburu egosi berriak, bero nahiz epel, ozpin-oliotan maneatzen baditugu. Hotz badaude, segundo batzuk edukiko ditugu mikrouhinetan epeltzeko eta ozpin-oliotan igurtziko ditugu ondoren, hartan ongi busti daitezen.



Zer iruditu? Ondo atera zaizu?