Osagaiak
Errezeta
Irina, gatza, azukrea eta legamia gopor batean jarri eta hatz muturrekin txikituko dugu guztia. Ura erantsiko dugu orduan, epel betiere, 30º-tan ez beroago, legamia honda ez dakigun. Koilara batez edo sukaldeko ziri batez baliaturik, erabat zurrupatu arte erantsiko dugu ura, pixkana-pixkana erantsi ere, pikorrik ez dadin egin. Goporra zatar batez estali eta ordu erdian utziko dugu pausatzen, leku epel batean, garbigailuaren gelan esate baterako.
Orea jaiki eta burbuilak eragiten hasi dela ikusiko dugu. Orburuak garbituko ditugu orduan, egosi behar bagenitu bezala. Laban zorrotz batez, fin xerratuko ditugu taulan orburu bihotz gordinak, labana taularen perpendikularrean gidatuz. Pixkana-pixkana moztuko ditugu orburuak, herdoil ez daitezen. Guztiak moztu eta gero, gatza eman eta banan-banan barneratuko ditugu tenpuraren orean, ertz batetik heldurik eta erabat askatu gabe, sartu-irten bizkor bat eginez, eta paderan edukiko dugun olio beroan utziko ditugu ondoren. Hantxe frijituko ditugu orburu guztiak. Ondoren, ongi xukatu eta kraskatsu jango ditugu plazer handiz.
Romesco saltsa, allioli saltsa edo tomate saltsa hotz on baten ondoan zerbitzatu ahal izango ditugu orburuak, hartan bustitzeko aukera emanez.