Osagaiak
Errezeta
Gaiak itsasten ez diren padera batean ipiniko ditugu olioa, baratxuria eta kaiena. Baratxuria gorritzen hasi orduko erantsiko ditugu angulak eta iraulka eta biraka erabiliko ditugu ondoren zurezko zali batez. Bi bat minutuan edukiko ditugu, su bizian, ongi bero daitezen.
Plater berotan zerbitzatuko ditugu angulak (minutu bat lehenago berotuko ditugu labean edo mikrouhinetan), angula hoztu ez dadin. Erne ibili, baratxuriak erre gabe, oso higuina baita hala gertatuz gero kazolari kutsatzen dioten zapore mingotsa.