Osagaiak
Errezeta
Katilu batean, hagaxkekin edo, hobeki, irabiagailu elektriko hagaxkadunarekin, arrautzak eta azukrea ongi jo, eta gero gurina eta esnegaina gehitu; den-dena indarrez jo, ongi irabiatu arte. Gero almendra txikitua erantsi eta berriz nahasi. Moldea gurinaz igurtzi eta irineztatu ondoren, orea bertan sartu eta labean eduki 40 minutuan, 180 graduan. Labetik ateratzen duzuenean, hozten utzi jan baino lehenago.