KAKAHUETE TEILAK

Osagaiak

  • Kg erdia azukre
  • Kg erdia kakahuete, pikatuak
  • Litro laurdena arrautza zuringo
  • Ximiko bat bainila-esentzia edo bainila-hauts

Errezeta


Sutatik kanpo, hagaxka elektriko batez nahasiko ditugu gai guztiak eltze batean. Ore leun bat lortzen jarriko dugu eltzea su eztian eta, bira eta bira ari garela etengabe, berotzen utziko dugu, bor-bor lasai-lasaian hasi arte. Orduan aterako dugu orea eltzetik, gopor batera igarotzeko. Koilara baten laguntzaz zabalduko dugu orea olioz igurtzitako xafla batean: intxaur baten neurriko portziotan zabalduko dugu han eta hemen orea. Elkarrengandik aparte egongo dira ore-zatiak, labean zabaldu egingo baitira: teilek elkar joko dute alegia. Hobe gutxika egiten baditugu.

160º-ko tenperaturan edukiko ditugu labean, ertzetan gorri eta barruan zuri azaldu arte. Espatula edo labana batez askatu eta botila edo gozogileen arrabol baten gainean pausatuko ditugu, teila itxura har dezaten. Hoztu eta gero jango ditugu, edo lata batean gordeko ditugu, heza ez daitezen.

Labean sartu aurretik, koilarakada bat kakahuete pasta erantsi ahal izango diogu oreari.



Zer iruditu? Ondo atera zaizu?