KREMA KRUXPETAK

Osagaiak

  • Haize kruxpetak, frijituak eta epelduak
  • Krema epela, egin berria
  • Azukre-hautsa

Errezeta


Guraize batzuez albo batetik ireki eta barruko orea hustu egingo diegu, neurrian betiere, kruxpetei, ahalik eta betegarri gehien sartu ahal izateko. Koilara batez beteko ditugu kremaz kruxpetak, krema jarioan utzirik. Hobe hori, erdi hutsik baino. Azukre-hautsa gainetik eman eta epel jango ditugu, hoztu aurretik.



Zer iruditu? Ondo atera zaizu?