ANGULAK ENTSALADAN

Osagaiak

  • 600 g angula, egosiak
  • 8 koilarakada oliba olio
  • Koilarakada bat sagardo-ozpin
  • Baratxuri ale bat, bitan zatitua
  • Piperbeltz zuri ehoa eta gatza

Errezeta


Ongi nahasiko ditugu katilu batean olioa, ozpina, ximiko bat piperbeltz zuri eta gatza. Sardexkaren hortzez joko dugu guztia. Gopor edo ontzi zabal batean, litro bat ur berotuko dugu mikrouhinetan, gaia epel dadin (lau bat minutu). Atera eta berehala lehortuko dugu: epel geratuko zaigu. Baratxuri erdiez igurtziko dugu ondoren ontziaren barrua, entsaladak haren lurrina jaso dezan (ez dugu baratxuririk jango eta ez zaigu, beraz, ahora etorriko).

Ontzian ipiniko ditugu angulak. Ozpin-olioa erantsi eta eskuez nahasiko dugu guztia, angulak ongi busti arte. Berehala zerbitzatuko dugu entsalada. Eskarola edo uraza buru xamur batzuekin edo berro on batzuekin aurkeztu ahal izango dugu entsalada hau, baina aparte maneatu eta zerbitzatuko ditugu.



Zer iruditu? Ondo atera zaizu?