Osagaiak
Errezeta
Gurinez eta irinez igurtziko dugu molde bat. Gopor batean, arrautzak eta azukrea ongi jo eta zuritu arte nahasiko ditugu. Limoi azal birrindua eta irina hautseztatu eta espatula batez nahasiko dugu orea, hauts ez dadin. Anisa eta esnegaina erantsi eta biraka nahasiko dugu guztia. Labean sartu eta 180º-ko tenperaturan edukiko dugu orea 45 bat minutuan. Egin ondoan aterako dugu. Gorriegi badago, aluminio-paperaz estaliko dugu. Egina egongo da bizkotxoa, orratz bat ziztatu eta ateratzean orearen arrastorik sumatzen ez zaionean. Hozten utzi eta jateko prest egongo da orduan.