TARTA OREA

Osagaiak

  • 250 g irin
  • 150 g gurin, pomadan
  • 95 g azukre-hauts
  • 30 g arbendol-hauts
  • Arrautza bat
  • Gatz pixka bat
  • Bainila leka erdi baten barruko aleak

Errezeta


Irina eta azukre-hautsa bahetuko dugu lehenik. Gopor batean, eskuz egin behar badugu, edo etxeko oragailu elektrikoaren ontzian, batuko ditugu gurina, arbendol-hautsa, gatza, bainila eta arrautzak. Irin eta azukre bahetuak erantsiko ditugu azkenik. Orea behar bezala nahasi eta batuko dugu, goporraren edo ontziaren paretetatik erabat askatu dela ikusi arte. Film paperean bildu eta gutxienez ordubetean utziko dugu pausatzen, zabaldu eta erabili aurretik.



Zer iruditu? Ondo atera zaizu?