OTARRAINXKAK PLANTXAN

Osagaiak

  • 2 kg otarrainxka
  • Oliba olioa
  • Gatz larria
*Lau pertsonentzat

Errezeta


Uretan pasa eta lehortuko ditugu otarrainxkak. Olioz igurtzi eta gatz larri ugari emango diegu ondoren. Plantxa edo padera handi bat su bizian jarri eta hartan utziko dugu ongi berotu arte. Batetan edo hainbat txandatan erreko ditugu otarrainxkak, haien tamaina da kontua. Hondo beroan ipiniko ditugu, ongi ordenatuak, beroak berdintsu har ditzan. Gorritu eta barruko haragia maneatzen hasi arte edukiko ditugu, minutu batez alde bakoitzetik, tamainaren arabera. Ez dugu kanpotik erreko diren beldur ari behar. Ez ditugu otarrainxkak erregosi behar, baizik eta ongi txigortu. Erretiratu eta limoiarekin, maionesarekin edo bixigarri duen beste saltsaren batekin zerbitzatuko ditugu otarrainxkak.



Zer iruditu? Ondo atera zaizu?