OTARRAINXKAK URETAN EGOSIAK

Beharrezkoak

  • Itsasoko ura edo ura eta gatza

Errezeta


Itsasoko ura da egokiena itsaskia egosteko, itsasoko ur garbia jakina. Horrelakorik ez badugu, komenigarriena da ur gazi ugari irakitan jartzea (20 g gatz litro ur bakoitzeko) eta otarrainxkak hartan egostea. Ura irakiten hasten denean murgilduko dugu itsaskia. Kazola sutatik atera eta 8 bat minutuan edukiko ditugu otarrainxkak ur bero hartan. Xukatu eta ur hotz gazi ugaritan murgilduko ditugu berriro. Xukatu eta mahaira!



Zer iruditu? Ondo atera zaizu?