OTARRAINXKAK WHISKIAREN KUTSUAN

Osagaiak

  • 16 otarrainxka eder
  • 5 koilarakada oliba olio
  • 2 baratxuri ale, xehatuak
  • Baso oparo bat whisky
  • Bi limoien zukua
  • 100 g gurin
  • Perrexil xehatua
  • Gatza
*Lau pertsonentzat

Errezeta


Otarrainxkak zurituko ditugu lehenik, kontu handiz zuritu ere, isatsa eta burua bereiz ez daitezen. Labana zorrotz batez, mm batzuk karrakatuko dizkiogu isatsaren atzealdeari luzera osoan zehar, hartatik luzatzen den hestea agerian uzteko. Kendu egingo dugu ondoren. Gatza emango diegu ondoren. Otarrainxkak ongi sartuko diren padera zabal batean, oliba olioa isuri eta su bizian salteatuko ditugu hartan otarrainxkak. 40 segundo beharko ditugu, gutxienez, alde bakoitzeko, suaren bizitasunaren eta itsaskiaren lodieraren arabera. Baratxuria erantsi eta biraka eragingo diegu otarrainxkei. Plater batera aterako ditugu sutatik.

Padera berean, whiskia isuri eta, sua apalduta, segundo batzuetan utziko dugu murrizten, gar egiten utzi gabe. Limoi zukua gaineratuko dugu orduan eta minutua batzuetan utziko dugu guztia murrizten, hondoa lehortu gabe.

Saltsa horretan ipiniko ditugu berriro otarrainxkak. Biraka eta iraulka biziro erabili ondoren, gurina erantsi eta loditzen utziko dugu saltsa. Perrexila hautseztatu, gatza neurtu eta zuzendu, eta prest daude otarrainxkak mahairako.



Zer iruditu? Ondo atera zaizu?