MAKARROI GAINERREAK

Osagaiak

  • Kg erdia makarroi lodi
  • 50 cl esne
  • 100 cl esnegain urtu
  • 200 g Gruyère, birrindua
  • Gatza eta piperbeltz eho berria
*Lau pertsonentzat

Errezeta


Ur ugaritan egosiko ditugu makarroiak bezperan, gatza eman ondoren. 5 bat minutuan utziko ditugu irakiten, eta gogor xamar geratuko zaizkigu. Xukatu eta ur hotzaren azpian hoztuko ditugu.

Gopor batean nahasiko ditugu esnea, esnegaina, gazta birrinduaren erdia eta makarroi xukatuak. Gatza eta piperbeltza eman eta tartera batean zabalduko ditugu. Hartan berean gainerreko ditugu gero. Makarroien geruzak ez du 3 cm-tik gorako lodiera izango. Hozkailuan edukiko ditugu ondoren makarroiak, ongi tapaturik eta egun oso batean gutxienez, nahastura ongi zurrupatu eta hein batean haz daitezen.

Jaterakoan aterako ditugu hozkailutik; gainerako gatz birrindua gainetik hautseztatu eta 200-ko tenperaturan edukiko ditugu labean, 20 bat minutuan, gainazala ongi erre arte.

Jaki hau ezin hobea da prestatu eta hozkailuan luzaroan edukitzeko. Jateko unean, labea piztu besterik ez dugu egin beharko.



Zer iruditu? Ondo atera zaizu?