PASTA FRESKOA, KARRASPINEKIN

Osagaiak

  • Karraspinen errezeta bat: "Karraspinak kremarekin"
  • Tipulin bat, txiki-txiki eginda
  • Pasta fresko egosia, 500 g
  • Oliba olioa birjina, estra, 5 koilarakada
  • Baso erdi bat ardo zuri
  • Gatza

Errezeta


Zartaginean bi koilarakada oliba olio jarrita, tipulina frijitu, su motelean, gatz pixka batekin, 15 bat minutuz. Ordu laurden hori pasatuta, ardo zuria erantsi eta sutan utzi franko lurrundu arte. Gero pasta egosia gehituko dugu eta dena nahasiko dugu saltsaz ongi blaitu dadin. Handik segundo batzuetara, karraspinak kremarekin bota gainera eta, lodiegi baldin badago saltsa, beharrezkoa balitz, salda edo ur pixka bat gehituko dugu, trinkotuta ez baizik eta krematsu eta goxo-goxoa gera dadin.

Sutatik baztertuta, gainerako oliba olioa erantsi, eta buelta batzuk eman osagai guztiak ongi nahasteko.



Zer iruditu? Ondo atera zaizu?