ANTXOA BETEAK

Osagaiak

  • 40 antxoa, ahalik eta handienak, kg bat guztira.
  • 4 tipula, zerrenda finetan moztuak
  • 4 piper berde, zerrenda finetan moztuak
  • 3 koilarakada oliba olio
  • Irina eta arrautza joa, irin-arrautzeztatzeko
  • Gatza

Errezeta


Piperrekin batera potxatuko ditugu oliotan tipulak, gatza eman ondoan. Su bizian erabiliko ditugu lehen 20 minutuan, eta eztiagoan beste 40 minutuan. Xamur eta ongi eginik geldituko zaizkigu. Betegarri gisa erabiliko dugu hau.

Kontu handiz garbituko ditugu antxoak, bi aldeak bereiz ez daitezen. Burua eta hezurra kendu eta gatza emango diegu. Liburu bat bezala irekirik ezarriko dugu bakoitza leku lau batean, lasaiago lan egin ahal izango baitugu horrela: betegarriaren koilara pasa eta beste antxoa bat gainean jarri, azala kanpoaldera duela.

Irin eta arrautzetan pasa eta banan-banan frijituko ditugu ondoren, olio ugaritan. Lan hau bihurri xamarra da, erraz asko hausten baitira antxoak; lana poliki-poliki egin behar da, beraz, paleta edo sardexka baten laguntzaz.

Tomate edo uraza eta tipulin entsalada batekin zerbitzatu ahal izango ditugu.



Zer iruditu? Ondo atera zaizu?