PASTA MUSKUILUEKIN

Osagaiak

  • Tipulin txiki bat, xehe-xehe egina
  • Baratxuri ale bat, txikitua
  • Oliba olio pixka bat
  • Ardo zuri pixka bat
  • Baso erdi bat ur
  • Ximiko bat piperrauts gozo
  • 2 koilarakada handi tomate saltsa
  • Muskuilu txikiak, kilo bat
  • Perrexil xehatua
  • 600 g pasta, egosi berria, nahi dena (saltsa daramaten plater mota honetarako espagetiak edo tagliatelleak dira egokiak)
  • Esnegain likidoa, litro laurdena
  • Gurin puska eder bat

Errezeta


Muskuiluak marinelen eran ireki. Horretarako, kazola handi batean, oliotan, baratxuria eta tipulin xehe-xehea frijituko ditugu. Berehala piperrautsa gehituko dugu, pixka batean nahasi eta muskuiluak bota, baita ardo zuria eta ura ere, eta irakin dezala su bizi-bizian. Muskuiluak ireki ahala, atera egingo ditugu. Muskuilu guztiak kanpoan ditugula, loditu dadila pixka bat saltsa, eta tomate saltsa eta esnegaina gehitu.

Bukatzeko, saltsa horretara bildu muskuilu guztiak (haragia ez duten maskorrak kendu egin behar dira, toki handirik har ez dezaten) eta pasta egosi berria, gurinarekin eta perrexil xehatuarekin batera. Zerbitzatu eta jan.



Zer iruditu? Ondo atera zaizu?