Osagaiak
Errezeta
Zartaginean 2 koilarakada olio jarri eta berotu dadila. Berotu eta gero, oilasko puska gazituak sartuko ditugu. Gorritu daitezela, baina sobera lehortu gabe. Oilasko puskak aterako ditugu. Gero gainerako olioa eta baratxuriak jarri zartaginean, gorritzeko. Su motelean frijitu daitezela, olioak haien zaporea bereganatu dezan. 5 bat minutu iraganik, pasta egosi berria eta xukatua gehitu, eta salteatu dadila pixka batean. Gero oilasko salteatu berria ere bai. Perrexila par-par bota gainetik eta zerbitzatu. Nahi izanez gero, tomate saltsa pixka bat edo esnegain likidoa nahas diezaiokegu pastari, edo oilaskoa ardo zuri edo brandy pixka batekin salteatu, baina hori gustu kontua da. Bakoitzak erabaki dezala.