PASTA PERREXIL-PESTOAREKIN

Osagaiak

  • 600 g pasta, egosi berria, nahi dena (saltsa daramaten plater mota honetarako espagetiak, tagliatelleak edo makarroiak dira egokiak, baita gnocchi goxo batzuk ere)
  • Perrexilezko pestoa, 10 koilarakada
  • Gatza

Errezeta


Pasta xukatu eta gero, oraindik ere lurruna botatzen duela, gopor batean jarri eta perrexilezko pestoarekin estaliko dugu (hamar koilarakada). Dastatu eta beharrezkoa bada, gatz ale batzuk bota, gustuaren arabera.

Nahi izanez gero, gazta arraspatu ugari botatzen ahal diogu gainetik, platerean berean.



Zer iruditu? Ondo atera zaizu?