PASTA PISTOAREKIN

Osagaiak

  • 600 g pasta, egosi berria, nahi dena (saltsa daramaten plater mota honetarako espagetiak edo makarroiak dira egokiak, baita gnocchi goxo batzuk ere)
  • Barazki pistoa egiteko errezeta bat
  • Gatza

Errezeta


Pasta xukatu eta gero, oraindik ere lurruna botatzen duela, gopor batean jarri eta pisto bero-beroarekin estaliko dugu. Dastatu eta beharrezkoa bada, gatz ale batzuk bota, gustuaren arabera.

Nahi izanez gero, gazta arraspatu ugari botatzen ahal diogu gainetik, platerean berean.



Zer iruditu? Ondo atera zaizu?